ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / U.S. Presidential Inauguration Ceremony/El Confidencial bidez
2025/02/13 09:53

Elon Muskek 2022an erosi zuen X plataforma (garaian Twitter), eta ordutik %50 inguru igo dira gorroto-diskurtsoak sare sozial horretan, Kaliforniako Unibertsitateak PLOS ONE aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera. Azterketak 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko ekainaren 9ra bitarteko datuak ikertu ditu, eta agerian utzi du gorrotozko edukiak zituzten argitalpenen bolumena nabarmen hazi zela denbora-tarte horretan: astean 2.179 izatetik (Musken erosketaren aurretik) 3.246 izatera (erosketaren ostean) igaro ziren, eta 2023ko maiatzean heldu zen puntu gorenera kopuru hori.

Azterlanak erakusten duenez, aldi horretan, %8 soilik hazi zen jarduera X plataforman. Horrek iradokitzen du gorroto-diskurtsoen gorakada ez zela erabiltzaile berrien olatu baten ondorio izan, baizik eta edukiaren dinamika nolabait aldatu izanaren ondorio. Hala ere, ikertzaileek azaldu dute horrelako argitalpenen goranzko joera Musk iritsi aurretik hasi zela.

Oligarkak aldaketak bultzatu ditu X-ren moderazio-arauetan, "adierazpen-askatasunaren" izenean, eta sare sozialetako polarizazioaren arriskuaz ohartarazi zuen bere garaian. "Ezin dira guztiontzako doako infernu bihurtu, non edozer gauza esan daitekeen inolako ondoriorik gabe", adierazi zuen Muskek X erosi ondoren, plataformak "legeak errespetatu" behar zituela ziurtatuz.

NO HAY COMENTARIOS