ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / LoQueSomos
2023/11/13 10:11

Azaroko aurreneko astean, greba hasi, fabrikak utzi eta kalera atera ziren Bangladeshko ehungintzako langileak, euren lan-baldintzak hobetzeko borrokan. 300 lantegitan baino gehiagotan jo dute grebara, eta, batez ere, soldatak igotzea exijitzen dute.

Antza, hilean 23.000 taka (210 dolar) irabaztea eskatzen dute beharginek, baina enpresaburuek hilean 10.400 taka (94 dolar) baino ez dizkiete ordaindu nahi, gehienez. Berriki eman dituzten datuen arabera, une honetan, Daca hiriburuko iparraldeko 150 fabrika dituzte itxita grebalariek.

Aurreko ostegunean, Polizia gogor oldartu zen 15.000 grebalari ingururen kontra, baina aurre egin zioten langileek, eta Tusukako lantokira sartu eta materiala eramatea ere lortu zuten. Astelehenean, langileen kontra oldartuta, gutxienez bi langile erail zituen Poliziak.

Negargarriak dira Bangladeshen ehungintzan aritzen diren 4 milioi inguru beharginen lan-baldintzak (emakumeak dira %80). Urteak daramatzate baldintzak hobetzeko mobilizazioak eta protestak egiten, miseriazko baldintzak seinalatzeko eta hobekuntzak lortzeko.

Bangladeshen ehungintzako 1.500 fabrika inguru daude, eta esportazioen %85 dira industria horri lotutakoak. Mundu osoan ezagunak diren marka ugariri esportatzen dizkiete ekoitzitakoak, merke, esklabotza-baldintzetan dituzten beharginen lanaz baliatuta.

NO HAY COMENTARIOS