ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / gipuzkoadigital.com
2024/10/08 15:20

Donostian (Gipuzkoa) ere taser pistolak izango dituzte laster udaltzainek, El Diario Vasco-ren arabera. 2025eko aurrekontuetan diru-partida bat sartuko omen du udal gobernuak, udaltzaingoarentzat pistola elektrikoak erosteko. Oraindik ez dute zehaztu zenbatekoa izango den partida hori, eta zenbat pistola berri erosi nahi dituzten.

Gero eta udal gehiagotan ari dira euren Polizia taser pistolekin armatzen. Gasteizen (Araba) berriki jakinarazi dute gobernuak pistola horiek erosiko dituela "dirua duenean". Bizkaian pistola elektrikoak dituzte dagoeneko Basauriko, Santurtziko eta Sestaoko udaltzaingoek, eta laster emango dute pauso bera Barakaldon, Durangon eta Trapagaranen. Nafarroan, berriz, ugariak dira arma hori eskuratu duten udalak: Azagra, Azkoien, Balterra, Cascante, Corella, Faltzes, Funes, Iruñea, San Adrian eta Zentroniko.

Udaltzaingoez gain, Ertzaintzak ere eskura du taserra. BIZKOR unitateek erabiltzen dute jadanik, eta joan den udan jakinarazi dute pistola elektriko berriak erostea onartu duela Eusko Jaurlaritzako Segurtasun ministro Bingen Zupiriak. Ahoztar Zelaieta kazetariaren esanetan, denera 40.800 euroko balioa duten hiru kontratu esleitu ditu Jaurlaritzak.

Nafarroako Foruzaingoak 150 taser pistola lortuko ditu aurki, eta horretarako beharrezko araudi-aldaketa abiatu du. Guardia Zibila ere ez dago salbuetsita: pistola elektrikoak hedatzen ari da hainbat lurraldetan, besteak beste, Nafarroan.

NO HAY COMENTARIOS