ACTUALIDAD / Represión
David Pla atxilotu du Frantziako Poliziak Hendaian
Frantziako Poliziak goizean eraman du atxilo David Pla euskal preso politiko ohia, eta Baionara mugitu dute estradizioa gauzatu bitartean. Frantziako Dei Auzitegiak azaroan onartu zuen haren aurkako euroagindua.
2020eko otsailaren 13
David Pla atxilotu du Frantziako Poliziak Hendaian

Frantziako Poliziak gaur, otsailak 13, atxilotu du David Pla preso politiko ohia Hendaian (Lapurdi), komisaldegira sinatzera zihoala. Dei Auzitegiak azaroan onartu zuen Plaren aurkako euroagindua; hala, hura atxilotu, Baionara (Lapurdi) mugitu eta Espainiako Estatura eramango du Frantziako Poliziak.

Pla preso ohi nafarra Hendaian bizi da egun, eta astelehenero eta ostegunero joan behar izan du Frantziako Poliziaren komisaldegira sinatzera. Gaurkoan, ordea, hamarnaka polizia zituen zain, bera atxilo eramateko aginduarekin. Estraditatu asmoz eraman dute Baionara, Espainiako instituzioen esku uzteko beharrezkoak diren izapide guztiak egin bitartean.

Gertakariak salatzeko, elkarretaratzea deitu dute gaurko, osteguna, 19:00etan Hendaian.