ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Donostitik
2023/04/20 08:42

Ertzaintzaren polizia-operazio baten barruan, atzo bost lagun atxilotu zituzten martxoaren 16an Anoeta (Donostia, Gipuzkoa) inguruan izan ziren liskarrei lotuta. Donostian bertan, Arrasaten (Gipuzkoa), Lezon (Gipuzkoa) eta Durangon (Bizkaia) izan ziren atxiloketak. 27 eta 41 urte arteko bost pertsona atzeman zituzten ertzainek, eta ulertzera eman dute operazioa zabalik dagoela eta atxiloketa gehiago egon daitezkeela.

Martxoaren 16an, zehazki, Anoeta futbol-zelaian neurtu zituzten indarrak Realak eta Erromak. Partidaren atarian, Anoeta inguruan gelditu ziren Erromako zaletuak zeramatzaten autobus batzuk, eta euren aurka egin zuen zaletu antifaxista talde batek. Orduan, istiluak izan ziren bi taldeetako zaletuen artean.

Ertzaintza bertaratu zen futbol-zelai ingurura, eta gogor egin zuen han zeuden pertsonen kontra. Pilotakadaka oldartu ziren polizia-agenteak, eta Anoetatik gertu zeuden hainbat pertsona zauritu zituzten. Zaurituetako batek azaldu zuenez, ertzainek ez zioten jaramonik egin pilotetako batek hankan jo eta laguntza eskatu zuenean.

Horren ostean, 19 eta 31 urte arteko hiru pertsona atxilotu zituen poliziak. Hala ere, gertakariak ikertzen jarraitu du, eta horren ondorioz heldu dira atzoko atxiloketak. Dirudienez, "desordena publikoak eta kalteak eragitea" egotzi diete bostei. Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku geratuko zirela esan zuen atzo Ertzaintzak.

NO HAY COMENTARIOS