ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/02/22 14:18

Polizia-infiltrazio kasuak ez dira soilik Espainiako Estatuan atera argitara azkenaldian: Amerikako Estatu Batuetan, Ikerketa Bulego Federalak (Federal Bureau of Investigation, FBI ingelesezko sigletan) egindako infiltrazio bat ezagutarazi dute berriki. 2020an, pertsona bat kontratatu eta Black Lives Matter mugimenduan infiltratu zuen FBIk; Denverren (Colorado), zehazki.

Antza, gutxienez 20.000 euro ordaindu zizkion infiltratuari FBIk, espioi lanak egin zitzan eta informazioa lor zezan. AJ+ atariaren arabera, mugimendua zatikatzeko helburuarekin ere jardun zuen informatzaileak: poliziarekin kolaboratzea leporatu zien mugimenduko kide batzuei, eta zenbait atxiloketa ahalbidetu zituen, gainera. Beste iturri batzuek diotenez, armak erostea ere sustatu omen zuen infiltratuak.

Polizia-agente batek 2020ko maiatzean erail zuen George Floyd afroamerikarra, itota, Mineapolis hirian (Minnesota). Poliziak, belauna erabilita, lepoan egin zion presio ia 9 minutuz, eta modu horretan ito zuen. Sona handia izan zuten Floyden azken hitzek: I can't breathe. Protesta handiak piztu ziren erailketaren ostean, bortizkeria polizialaren eta arrazistaren kontra. Black Lives Matter izan zen erabilitako leloetako bat.

NO HAY COMENTARIOS