ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Autoeskolako beharginak protestan. Argazkia: Bizkaiko Hitza
2021/06/03 21:02

Badira 11 urte Bizkaiko autoeskoletako langileen hitzarmen kolektiboa iraungi zenetik. Akordio bakarra izan dute orain arte langileek, 2009tik 2010eko abendura arte iraun zuena. Ordutik ez dute beste hitzarmenik izan eta, langileen arabera, patronalak ez die horretarako aukerarik eman, ez baitu "aldaketa nabarmenik negoziatu nahi".

Hala, greba egingo dute beharginek ekainaren 8an eta 10ean, hitzarmen berri baten alde. Honen xehetasunei dagokienez, soldaten erregulazioa —salatzen dutenez, ordainketa asko dira legez kontrakoak—, lan-baldintzak hobetzea, soldatak igotzea edota  lan-orduei lotutako "irregulartasunak" etetea bilatzen dute langileek.

Irregulartasuna nagusi

Enpresa txikiak dira nagusi sektorean eta, negoziazio kolektiboak baino, langile bakoitzaren baldintzen negoziazioa nagusitu da, azaldu dutenez. Langile bakoitzak negoziatu ditu bere lan-baldintzak eta ordainsariak, eta horren ondorioz, sektorea "atomizatu" da eta "indibidualizaziorako" joerak nagusitu dira. Hartara, "prezioen gudak" eta ordainsarien "irregulartasunak" ohikoak direla salatu dute, baita enpresa berdineko langileen artean ere.

Genero arrakala ere salatu dute langileek, administrazioko langileen egoeraren harira. Autoeskoletan administrazio-lanak egiten dituzten langileak emakumeak dira nagusiki, eta "oso soldata baxuak dituzte". 1.000 eurora iristen da ordainsaria, astean ordu gehiago lan egiten duten arren.

NO HAY COMENTARIOS