ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Bizi
2019/05/28 16:59

Gaur goizean Bizi mugimenduko zenbait kide, lau gutxienez, atxilotuak izan dira Donibane Lohitzunen (Lapurdi). Emmanuel Macron Frantziako estatuko presidentearen hainbat argazki kendu dituzte gaur goizean, eta badirudi gertakari horiekin zerikusia izan dezaketela atxiloketek. Senpereko, Arrangoitzeko, Bidarteko, Donibane Lohitzuneko eta Getariko (Lapurdi) herriko etxeetan izan dira gertakariak. Atxiloketak salatzeko, gaur, asteartea, 18:00etan elkarretaratzea egingo dute Donibane Lohitzuneko komisaldegi aurrean.

36 kideren aurkako hamar epaiketa datozen asteetan

Berriak jaso duenez, Ipar Euskal Herrian duela hiru hilabete inguru hasi ziren Macronen argazkien desagerpenak, esaterako, Uztaritzen, Miarritzen, Maulen eta Donibane Garazin. Miarritzeko herriko etxe aurrean agerraldia ere egin zuten zenbait kidek. Bertan, Macronen argazkiak erakusteaz gain, galdera bat luzatu zuten: "Klima, justizia soziala, non da Macron?". Hala, klima aldaketarekin aurkako ekintza modura definitu zuten argazkien desagerpena, eta gai horren aurrean Frantziako Gobernuak erakutsi duen "erantzunik eza" salatu zuten.

Apirilean deklaratzera deitu zituzten Bizi mugimenduko bost kide, "taldean lapurreta egitea" egotzita. Dena den, ez ziren deklaratzera aurkeztu. Mugimendu altermundistaren arabera, Macronen argazkien desagerpenaren harira, datozen asteetan hamar epaiketa izango dira Frantziako estatuan. 36 pertsona epaituko dituzte. Gaur izan da horietako lehenengoa, Bresse izeneko herrian.