ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / AZGM
2023/07/03 16:29

Bi urteko espetxe-zigorra eta hiru urteko inhabilitazioa kargu publikoetan. Horixe izan da gaur, uztailaren 3an, Iruñean (Nafarroa) epaitu ostean hiru gazteri ezarri dieten zigorra, 2020ko greba orokorrari lotuta. Urte horretako urtarrilaren 30ean, Guardia Zibila Morea merkataritza-gune inguruan oldartu zen kalera atera ziren manifestarien kontra, eta hainbat atxiloketa izan ziren: pertsona bat atxilotu zuten guardia zibilek, eta manifestariak alde egiten ari zirenean euren kontra jo ondoren, bederatzi lagun eraman zituzten atxilo foruzainek.

Gertakari horiek direla-eta auzipetu zituzten gaur epaitu dituzten hiru gazteak; haiek, zehazki, Morean bertan atxilotu zituzten foruzainek. Autoritateari eraso egitea eta desordena publikoak eragitea egotzita, fiskaltzak sei urteko kartzela-zigorrak eskatzen zituen bakoitzarentzat. Azkenean, bi urtekoa izan da espetxe-zigorra, eta ez dituzte gazteak kartzelaratuko.

Hainbat eta hainbat lagun bertaratu dira auzitegi aurrera 11:00etarako, epaiketa hastear zenean, hiru auzipetuei babesa emateko. Aurreko astean, Grebalariekin bat. Absoluzioa orain lelopean egin zuten mobilizazio deialdia, eta ehun pertsona baino gehiago batu dira gaur. Epaitegira bidean zirela, protestarako zeramaten pankarta kendu diete polizia-indarrek.

NO HAY COMENTARIOS