ACTUALIDAD / Fuerzas policiales
Bi polizia-agentek Zumarragako Udalean lapurtu zuten praktikaldian zeudenean
Gaur egun, Bilbon eta Getxon jarduten dute bi poliziek. 25 urtetik behera dituzte biek.
2026eko uztailaren 9 - 07:07
Bi polizia-agentek Zumarragako Udalean lapurtu zuten praktikaldian zeudenean
— ARGAZKIA arreseingenieria.com

El Diario Vasco-k jakinarazi duenez, bi polizia-agenteren aurkako prozesu judizial bat dago zabalik, Zumarragan (Gipuzkoa) udaltzain modura jarduten zutenean hainbat material lapurtu izana leporatzen baitiete. Udaltzaingoko buruzagitzak berak salatu ditu: itxura denez, euren praktikaldia bukatzen ari zenean, udal-instalazio batzuetara sartu eta 2.000 euro inguruko obra-material batzuk ostu zituzten, tartean, lorezaintzako erremintak. Polizia-uniformea jantzirik eta euren akreditazioak erabilita egin zuten lapurreta.

Aipatutako egunkariaren arabera, 25 urte baino gutxiago dituzte bi poliziek, eta Bilbon (Bizkaia) eta Getxon (Bizkaia) aritzen dira gaur egun. Itxura denez, agenteek ondoen baloratzen dituzten udalerrien artean daude biak, soldatagatik esaterako: Gipuzkoako herri txikietan baino 1.000 euro gehiago kobratzen dituzte udaltzainek Bilbon eta Getxon.

Ikusteke dago zer gertatzen den lapurretagatik kondenatzen badituzte, El Correo-k berak aitortzen duenez, "urraketa oso larriak" egin dituzten agente batek baino gehiagok jarraitu baitute polizia izaten, behin-behineko zigorrekin bakarrik.