ACTUALIDAD / Represión
Bi pertsona atxilotu dituzte Iruñerrian, Korrikan preso politikoen argazkiak erakusteagatik
Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Iruñerrian (Nafarroa), Korrika Iruñetik pasatu zenean, preso politikoen argazkiak erakusteagatik. Antza, terrorismoa goratzea leporatu diete.
2019eko ekainaren 20
Bi pertsona atxilotu dituzte Iruñerrian, Korrikan preso politikoen argazkiak erakusteagatik

Une honetan, atxilotuta jarraitzen dute biek. Ahotsa atariak azaldu duenez, abokatuen arabera, aurki askatuko dituzte,

Arrazoi berdina zela-eta, maiatzaren 13an ere hiru pertsona atxilotu zituzten Iruñerrian, Berriozarren, hain zuzen. Laugarren lagun bat ere auzipetu zuten orduan.