ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / @oriolsabata
2024/05/09 15:18

Atzo eta gaur, Berlinen debekatuta daude ikur sobietarrak eta errusiarrak, tartean banderak. Maiatzaren 8an eta 9an ospatzen da Garaipenaren Egunaren urteurrena, Sobietar Batasunak 1945an nazien Alemania garaitu zuela oroitzeko. Urteurren hori, baina, ikur komunisten eta errusiarren kontrako debekuen eskutik heldu da oraingoan ere.

Izan ere, Berlingo Poliziak sekulako polizia-dispositiboa prestatu du monumentu sobietarretan; hala nola, Tiergartenen. Hiru kontrol ezarri dituzte oroigarri horretara iritsi ahal izateko, eta erabat debekatu dute bertan eta inguruetan ikur sobietarrak zein errusiarrak ateratzea eta erakustea. Sinboloez gain, martxa eta abesti militarrak ere debekatu dituzte bi egun hauetarako.

Iaz ere ezarri zuten gisa horretako debeku bat polizia-indarrek, Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra "ez goratzea" aitzakiatzat hartuta. Argudio horren bidez, debekatu egin zituzten bai ikur "errusiazaleak" bai Ukrainari lotutakoak. Aurten ere aitzakia berdina erabili arren, Errusiarekin eta Sobietar Batasunarekin harremana duten sinboloak baino ez dituzte debekatu.

NO HAY COMENTARIOS