ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: 97FM Irratia
2022/01/31 12:00

Gaur, goizeko 09:00ak aldera, familia bat etxegabetu dute Barakaldoko (Bizkaia) Lutxana auzoan. Hain justu, emakume bat eta bere hiru seme-alabak kanporatu dituzte haien etxebizitzatik. Oraingoan ere Ertzaintzak gauzatu du familiaren aurkako kaleratze-agindua, etxegabetzearen aurka protesta egitera bertaratu diren hainbat eta hainbat pertsonaren aurrean.

Alokabideren jabetzakoa da pisua, eta haren eskutik hasi zen familia etxegabetzeko prozedura. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, babestutako etxebizitzen alokairuaz arduratzen den sozietate publikoa da Alokabide.

Argitan eta Berri Otxoak elkarteek jakinarazi dutenez, instituzio publikoek ez diote inolako bizitoki-alternatibarik eskaini etxegabetutako familiari. Hortaz, momentuz, kale gorrian egin beharko dute gaua.

Azaldu dute, gainera, indarkeria matxista jasandakoa dela kaleratutako emakumea. Indarrean da eraso egiten zion gizonaren aurkako urruntze-agindua.

NO HAY COMENTARIOS