ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Le Petit Bleu
2025/02/11 08:42

Aurreko ostegunean, otsailaren 6an, pertsona migranteen aurkako sarekada bat egon zen Baionan (Lapurdi). Pausa harrera-eremuaren eta autobus-geltoki baten atzean izan zen polizia-operazioa: dozena bat lagun atxiki zituen Frantziako Poliziak eta atxilo eraman zituen, tartean, adin txikiko zenbait. Itxura denez, Baionako prokuradoreak eskatu zuen operazioa egin zedila.

Hainbat kolektibok eta sindikatuk eman dute gertatutakoaren berri, eta azaldu dute "lotsagarria eta gizatasunik gabea" izan zela sarekada. "Operazio lotsagarri hau gogorki salatzen dugu, eta erantzukizuna eskatzen diegu agintari arduradunei", gaineratu dute.

NO HAY COMENTARIOS