ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / El Español
2023/01/14 09:42

Euroguneko familien aurrezki tasa %13,2ra arte jaitsi zen 2022. urteko hirugarren hiruhilekoan, Eurostatek argitaratu dituen datuen arabera. 2021. urteko lehen hiruhilekotik %8,3 jaitsi da aurrezki tasa. Datu horien arabera, Euroguneko langile familien aurrezteko ahalmena %38,6 jaitsi da urte eta erdi eskasean.

Bestalde, eta Espainiako Estatuari dagozkion datuak aztertzen badira, soldataren eta bizitzaren kostuen arteko erlazioak %5,8 egin du behera, langile familien erosteko gaitasunaren kalterako. Zehazki, azken urtean %8,4an kokatu da inflazioaren batez bestekoa eta, aldiz, hitzarmen bidezko soldatek %2,8 eskas egin dute gora.

Errealitate gordin horren beste aldean, IBEX35 osatzen duten enpresen irabaziak daude. Langile familien soldaten bilakaerarekin erlazioan, %800 egin dute gora COVID-19aren agerpenaz geroztik. Beraz, soldata-igoeren puntu bakoitzeko, zortzi puntu igo dira IBEX35eko enpresen irabaziak. Espainiako Estatuko enpresa-sareak, bestalde, %0,2 egin du behera, eta gehienbat bost langile edo gutxiago dituzten enpresen itxierak izan ziren 2022an.

NO HAY COMENTARIOS