ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/10/09 08:52

Gaur goizean, 06:00ak aldera, Iruñeko (Nafarroa) pertsona bat atxilotu du Espainiako Poliziak. Bere lanpostura joan eta atxilo eraman dute poliziek, joan den uztailaren 6an sanferminetako txupinazoan izandako gertakariengatik. Ez dute zehaztapenik egin.

Uztailaren 6an, San Fermin jaiei hasiera emateko txupinazoan, aldarri politikoz bete zuten Udaletxe Plaza, ohi bezala. Besteak beste, Israelgo Estatu sionistaren aurkako pankarta bat sartu zuten plazara hainbat lagunek. Aldarri hori zentsuratzeko saiakeran, ordea, plaza inguruan kargatu zuten polizia-indarrek. Pertsona ugari zauritu zituzten kargan.

Egun horretako balantze errepresiboa izugarria izan zen. Kalean askotariko propaganda politikoa egiten ari zirela, 50 bat lagun identifikatu eta jipoitu zituen Poliziak, eta pertsona bat atxilotu zuen. Hori guztia salatzeko, elkarretaratze bat egin zuten Udaletxe Plazan uztailaren 6ko arratsaldean bertan, Errepresioaren aurrean, klase-elkartasuna lelopean.

NO HAY COMENTARIOS