ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/11/03 08:53
Astelehen goizean hainbat gazte zeuden Lizarrako (Nafarroa) erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean, eta haien aurka oldartu zen Foruzaingoa 09:00ak aldera. Hainbat komunikabideren esanetan, Lizarrako Udaltzaingoak foruzainen esku-hartzea eskatu ondoren izan ziren kargak. Oldartzean, porrak eta istiluen aurkako munizioa erabili zituzten poliziek.

Hainbat gazte zauritu zituzten erabilitako indarraren ondorioz. Momentuan, gainera, hainbat pertsona identifikatu zituzten, eta lekukoen arabera, jendea grabatzen ere aritu ziren foruzainak.

Errepresioaren aurkako Pikutara mugimenduak astelehenean bertan salatu zuen gertatutakoa. Sare sozialen bitartez zabaldutako oharrean, polizien erasoa "gazteria diziplinatzeko saio bat" izan zela adierazi zuen, eta pandemia garaian "bortizkeriaren normalizazioa" are modu nabarmenagoan gauzatu dela salatu zuen. Elkartasuna adierazi zien, gainera, zauritutako gazte guztiei.
NO HAY COMENTARIOS