ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / gasteizberri.com
2025/12/01 09:04

Arabako Probintzia Auzitegiaren aginduz, fidantzapean aske utzi dute joan den otsailean gazte bat erail zuen ateazaina. Seguratak Mitika diskotekan egiten zuen lan, eta otsailaren 23an hil zuen Kerman izeneko gazte bat, establezimendu aurrean emandako ukabilkada baten bidez. Biktimaren senideek azaldu izan dutenez, ateazainak justifikaziorik gabe jipoitu zuen 31 urteko gasteiztarra, eta gero, gainera, ihes egin zuen.

Itxura denez, 6.000 euroko fidantza ordaindu du hiltzailearen familiak, eta hura askatzea erabaki du auzitegiak. Aurreko asteazkenean irten zen kalera, zortzi hilabetez preso egon ondoren. Kermanen senideek, baina, euren erabateko atsekabea erakutsi dute erabakia dela-eta. "Ezin dugu ulertu, zigorgabetasun mezua bidaltzen ari direla uste baitugu", azaldu du gaztearen amak. Espainiako Auzitegi Gorenean kasazio-errekurtso bat aurkeztea aztertzen ari dira.

NO HAY COMENTARIOS