Aurreko ostiralean, apirilaren 30ean, aske geratu zen Lorentxa Beyrie preso politiko kanbotarra. Goizean goiz, 09:15 zirela, irten zen Roanneko espetxetik.
2001eko abenduan atxilotu zuten Beyrie, Frantziako Estatuko Auch hirian (Gers departamenduan), zehazki. Harekin batera atxiki zituzten Juan Ramon Karasatorre, Jose Ramon Lete eta Miren Orkolaga ere. 27 urteko espetxe zigorra eman zioten.
Beyriek hiru aldiz eskatu du baldintzapeko
askatasuna; 2013an, 2016an eta
2019an, baina hiru aldietan ezeztatu diote. Azkeneko aldi horretan, preso politikoa baldintzapean
aske uztearen alde agertu zen epailea, baina helegitea aurkeztu zuen prokuradoreak eta, hori zela-eta, espetxean atxiki zuten. 2019ko
urriaren 15ean eman zuen azken epaia Parisko Zigorrak Betetzeko
Auzitegiak: "berrerortzeko arriskua" zegoelakoan ukatu zioten baldintzapeko askatasun eskaera.