ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Twitterretik hartutakoa
2022/03/14 08:55

2003an atxilotu zuten Ibai Aginaga berangarra Berriozarren (Nafarroa), Espainiako Poliziaren operazio handi baten barruan. ETAren Irunberri komandoa deiturikoaren parte izatea leporatu zioten Aginagari, eta bera kartzelaratzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Zigor hori dela-eta, hemezortzi urte eta erdi egin behar izan ditu kartzelan.

Hainbat espetxetan egon da preso; hala nola, Alcala-Meco, Ocaña I, Jaen II, Algeciras, A Lama, Sevilla II zein El Dueson. Basauriko (Bizkaia) kartzelan egin du azkeneko urte eta erdia; handik irten zen atzo, martxoaren 13an.

Kartzelaldi luze horretaz gain, horren aurretik ere izan zuten gatibu Aginaga, "kale borrokari" lotutako akusazioengatik. Hori kontuan hartuta, orotara, 21 urtetik gora egin ditu preso.

Bere jaioterrian, Berangon (Bizkaia), harrera egin zioten atzo eguerdian hainbat eta hainbat lagunek.

NO HAY COMENTARIOS