ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Ecuador Etxea
2025/09/04 11:13

EITBk gaur goizean jakinarazi duenez, aske utzi dituzte atzo Bilbon (Bizkaia) atxiloturiko hiru pertsonak. Ertzaintzak Vueltako helmugan hartu zituen atxilo, Palestinaren aldeko eta Israel Premier Techen parte-hartzearen aurkako mobilizazio masiboan. Izan ere, Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko protestaren kontra oldartu ziren ertzainak, eta orduan atxilotu zituzten hiru lagun, haietako bat zaurituz.

"Polizia-izapideak" egin ostean askatu dituzte gaur, eta, EITBren arabera, epaileak noiz deituko zain gelditu dira orain. Beste bost pertsona ere identifikatu zituzten poliziek Bilboko helmugan.

Atzoko atxilotuei elkartasuna adierazteko eta Israelgo Estatuak Mendebaldean dituen konplizeak seinalatzeko, elkarretaratze bat antolatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak. Gaur arratsaldeko 19:00etan izango da, Bilboko Arriaga Plazan.

NO HAY COMENTARIOS