El Diario-k jakinarazi duenez, Espainiako Estatuko Fiskaltza Nagusiak txosten bat osatu du, aurrerantzean, argitalpenak egiteagatik eta hedatzeagatik zigortu ahal izateko. Hain zuzen, dozenaka zigor mota identifikatu ditu, ustez, "albiste faltsuak zabaltzeagatik" auzibideak martxan jartzeko. Dena den, Fiskaltza Nagusiaren arabera, "askotariko delituak sailkatu" ditzake: "Edukiek erreferentzia zerri egiten dioten eta zein asmokin hedatu diren aztertuta, zigor motak oso desberdinak izan daitezke".
Hala, argitalpenen "edukiaren eta hedapen mailaren arabera", "gorroto delituak, desordena publikoak, irainak eta kalumniak, edota iruzurra" leporatzeko aukera egongo litzateke, esaterako. Horixe da Ministerio Publikoaren Idazkaritza Teknikoaren agiriak jasotzen duena, antza. Covid-19ak sortutako krisialdiaren testuinguruan eginbideak irekiko dituzten fiskalek agiri hori hartuko dute oinarri modura.