ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Twitterretik hartutakoa
2023/03/28 08:46

Bada hilabete Zestoako (Gipuzkoa) Gaztetxe berriko ateak ireki zituztenetik. Zestoako Gazte Asanbladak bi urtetik gora daramatza Gaztetxea birkokatzeko borrokan, eta udalarekin nahiz Elizarekin irekitako elkarrizketa-mahaian, Gaztetxea herriko zentroko Elizondo eraikinera lekualdatzeko konpromisoa hartu zen duela urte eta erdi inguru. Hala ere, hitzemandakoa ez da bete oraino, eta hautu bat egin zuten orduan Gazte Asanbladako kideek: Elizondo eraikinera sartu eta birjabetu egin zuten, Gaztetxea hara aldatzen zela ziurtatzeko eta "Gaztetxearen arazoari behin betiko soluzioa emateko negoziaketak ahalik eta azkarren aurrera eramango" zirela bermatzeko.

Ertzaintzaren jazarpena salatu zuten handik gutxira. Esaterako, otsailaren 22an, Gaztetxera bertaratu ziren ertzainak: sei gazte identifikatu eta mehatxatu zituzten. Gazteetako bati ulertzera eman zioten, gainera, bere kontrako prozedura judizial bat jarriko zela martxan.

Salaketa eta bidea epaitegietan

Zentroko eraikina hartu bezain pronto saiatu zen Gazte Asanblada udalarekin nahiz Elizarekin hitz egiten, baina ez zuen inolako erantzunik jaso Elizaren aldetik. Otsaila bukatu aurretik izan zuten azkenean bere berri, oztopo modura: Gaztetxe berriaren kontrako salaketa bat aurkeztu zuen Gipuzkoako gotzaitegiak, eta, horrek, huste arriskuan jartzen zuen espazioa.

Asanbladako kideek atzo jakinarazi zuten zein den egoera une honetan: aurrera doa salaketari lotutako prozedura, eta laster izango da epaiketa, datorren apirilaren 18an. Berriz eskatu diote Elizari "negoziatzera eser" dadila eta "salaketa ken" dezala.

NO HAY COMENTARIOS