ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/05/29 09:26

Aurreko ostiralean, hilaren 26an, Anoetako (Gipuzkoa) familia bat etxegabetzen saiatu zen Ertzaintza. Tolosaldeko Etxebizitza Sindikatuak eman du gertatutakoaren berri: aurrez inolako jakinarazpenik eman gabe agertu ziren etxean ertzainak, "instituzioek izandako kudeaketa penagarria" dela-eta, familiak ez baitu kaleratze-jakinarazpena jaso.

Hala ere, ostiralean, etxera bertaratu eta "inpunitate osoz" sartu zen Ertzaintza. Une horretan etxean zegoen familiako kide bakarra, gainera, adingabea da.

Etxegabetzea ez zuten gauzatu azkenean, eta atzeratu egin da. Tolosaldeko Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi duenez, ordea, kaleratua izateko arriskuan jarraitzen du familiak. Hurrengo berriei adi egotera deitu dute sindikatuko kideek.

Etxegabetze gehiago

Aurreko ostegunean, gutxienez bi etxegabetze izan ziren Erandion (Bizkaia). Kaleratze-aginduetako baten berri aurrez izan zen, eta protestara deitu zuten Bilboko (Bizkaia) Etxebizitza Sindikatuak eta Uribe Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak ostegunerako: hainbat eta hainbat lagun bertaratu ziren egun horretarako ezarrita zegoen etxegabetzeari aurre egitera eta kanporatua izatear zegoen bizilagunari babesa ematera.

Hernanin (Gipuzkoa), bestalde, familia bat euren etxetik bota nahi dute datorren ekainaren 7an. Hernaniko Udalak eta Gizarte Zerbitzuek ez diote, momentuz, inolako etxebizitza-alternatibarik ziurtatu familiari. Ekainaren 7an kaleratzeari aurre egitera deitu du Buruntzaldeko Etxebizitza Sindikatuak: 09:30ean hasiko da protesta, Elkano kaleko 33. zenbakian.

NO HAY COMENTARIOS