ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
AKT Plasticos enpresako langileen elkarretaratzea. Argazkia: ELA
2022/03/23 11:27

Zornotzan (Bizkaia) dago kokatuta AKT Plasticos enpresaren lantegia, eta 160 pertsona inguruk egiten dute lan han. Kotxeak hornitzeko plastikozko piezak egiten dituzte, batik bat. Hori dela eta, pandemiak eta automobilgintza sektoreko aldizkako ekoizpenak egoera desegonkorra sortu du.

Langileek azpimarratu bezala, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak ezarri dizkiete eta, sindikatuek salatu dutenez, enpresak "iruzurrez" erabili nahi izan ditu horiek. Hori ez ezik, lan-baldintzek okerrera egin dutela ere azaldu dute langileek: lan-karga handitu da, langileak kaleratu nahi izan ditu enpresak oporretan zirenean eta, antza, "autoritate-abusuak" etengabeak dira.

Hala, duela bederatzi hilabete hitzarmen berri baten inguruko negoziazioak hasi ziren. Zuzendaritzak lan-baldintzak hobetzeko asmorik ez duela eta "langileek erosahalmena nabarmen galtzea" eragin nahi duela diote langileek. 

Horrela, negoziazioak blokeatu eta beharginak mobilizatzen hasi ziren duela hilabete bat, lanorduetatik kanpo elkarretaratzeak eginez. Enpresaren jarrera aldatu ez dela ikusita, greba mugagabera deitzeko erabakia hartu zuten eta, gaur, martxoaren 24an, ekin diete lanuzteei.

NO HAY COMENTARIOS