ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Aita Menniko langileak Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, azaroaren 2an. Argazkia: ELA
2021/11/04 21:06

Hamar greba egun bete dituzte gaur, azaroaren 4an, Arrasateko (Gipuzkoa) Aita Menni ospitaleko langileek. Hiru egunez egin dute greba aste honetan zehar, eta 2017an irekitako gatazkari eman diote jarraipena hala.

Langileen helburua hitzarmen berri bat eskuratzea da, izan ere, azken lau urteetan ez da berritu. Haien eskaeren artean daude lanaldiak mugatzea, errotazioak desagerraraztea zein kontratazioak, lan-osasuna eta lan-baldintza orokorrak hobetzeko neurriak hartzea, bai eta soldata igoerak zein "hobekuntza ekonomikoak" lortzea ere.

Helburu horiek gauzatzeko lanuzteei ekin eta mobilizazioak egin dituzte astean zehar; hala nola, elkarretaratzeak eta manifestazio bat. ELA sindikatuak "positibotzat" jo du deialdiaren jarraipena, baina jakinarazi du langileen greba eskubidea urratu dutela ezarritako gutxieneko zerbitzuen bidez.

Gainera, Aita Menniko zuzendaritzaren jarrera gogor kritikatu du ELAk; besteak beste, grebara jotzen duten langileak presionatu dituelako edota langile batzordea "errudun" modura seinalatzen duelako. Negoziazioek aurrera egiten ez dutela ikusita, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuordetzari bilera bat eskatzeko mobilizatu ziren langileak azaroaren 2an.

NO HAY COMENTARIOS