ACTUALIDAD / Pederastía
Adimen artifizialarekin haur-pornografia sortzen duen gizon bat atzeman dute Araban
Kalean eta igerilekuetan argazkiak ateratzen zizkien umeei, eta gero manipulatzen zituen irudiak adimen artifialaren bidez.
2025eko abenduaren 16
Adimen artifizialarekin haur-pornografia sortzen duen gizon bat atzeman dute Araban

Atzo jakinarazi zuten gizonezko bat atxilotu dutela Araban, adimen artifiala erabiliz haur-pornografia sortzeagatik eta material hori edukitzeagatik. Abuztuan hasi omen zen ikerketa.

Noticias de Álava-k aipatutako iturrien arabera, atxilotuak argazkiak ateratzen zizkien haurrei espazio publikoetan, hala nola kalean eta igerilekuetan, eta irudiak manipulatzen zituen ondoren, umeak biluzik zeudela emateko.