ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Batzar informatiboa aurreko astean.
2025/02/03 08:47

Abesti batean Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeagatik, jazarri eta auzipetu egin dituzte Raimundo El Canastero musika-taldeko hainbat kide, eta epaiketara eramango dituzte euren letrak. Hurrengo asteazkenean, otsailaren 12an, izango da epaiketa. Egoera azaltzeko asmoz, taldeak batzar informatibo bat egin zuen aurreko ostiralean Lizarrako Sugarra Gaztetxean, eta jende ugari bertaratu zen haiekin elkartasunez.

Epaiketaren berri ematean azaldu zuten modura, "animoa altu mantentzeko asmoz", egitarau indartsu bat antolatu du taldeak larunbat honetarako, otsailaren 8rako. Lizarran bertan izango da adierazpen askatasunaren aldeko ekimena, eta jende ugarik hartuko du parte.

Sugarra Gaztetxean emango diote hasiera egunari, eguerdiko 12:30ean, eta Vita V.-k girotuko du bermuta. Horren ostean, Gaztetxean bertan egingo dute bazkaria; izena emateko, osteguneko 13:12ak baino lehen 651 566 118 telefono-zenbakira idazteko eskatu dute. Bazkaria amaitzean, kalera ateratzeko unea izango da, kalejira aldarrikatzaile bat egingo baitute Broken Brothers Brass Band taldearen eskutik. 17:00etan hasiko da, Lizarrako autobus-geltokitik.

18:00etan, Foruen Plaza hartuko dute: bertso-saio bat izango da Aitor Bizkarrarekin eta Aroa Arrizubietarekin, jotak abestuko dituzte Aitanak eta Lorenak, eta abar. Gauez, elkartasun-kontzertu bat izango da plazan, parte-hartze zabalarekin: Moises No Duerme, Olaia Inziarte, Komando Ref, J Martina, Herdoil, Dupla eta Zetak izango dira bertan. Ondoren La Bota Rocken biribilduko dute gaua.

NO HAY COMENTARIOS