ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/06/24 17:43

Atzo, hilak 23, Iker Gomez txiolariaren aurkako epaiketaren epaia plazaratu zuten. 3.120 euroko isuna ordaindu beharko du gasteiztarrak, "adierazpen askatasuna gainditzen duten mezuak" zabaldu zituela arrazoituta.

Joan den asteazkenean epaitu zuten Gomez Arabako Auzitegi Probintzialean, Twitter sare sozialean indar polizialen aurka idatzi zituen mezuengatik "irain delitua" egotzi baitzioten. Auzitara eraman duten txioak Alde Hemendik mugimenduarekin lotutako mezuak dira, Estatuaren indar armatuak Euskal Herritik atera daitezen aldarrikatu baitzuen gazteak. Altsasuko gazteei babesa adierazteagatik eta bortizkeria poliziala salatzeagatik ere zigortu dute.

Erantzuna

Gomezek ebazpenari helegitea aurkezteko asmoa azaldu du, eta hala ere, isuna ordaindu beharko balu, dirua biltzeko eta auzia salatzeko "makineria guztia martxan" jarriko du bere abokatu-taldearekin batera.