Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, iazko urtarrilaren 29an milaka gazte atera ziren kalera Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa), burgesiaren diktaduraren kontra. Aurten ere mobilizazio deialdi bat egin du GKSk urtarril bukaerarako, 'Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara!' aldarritzat hartuta. Zehazki, urtarrilaren 28rako antolatu ditu manifestazioak, oraingoan ere, Bizkaiko eta Nafarroako hiriburuetan.
Esta web utiliza cookies para mejorar la experiencia y hacer estudios analíticos. Al seguir en Gedar.eus se entiende que se acepta
la política de cookies
.