AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Kontseilu Sozialista Deba Bailara
2021/01/06 15:45

Abenduaren 26an aurkeztu zuten Kontseilu Sozialista Deba Bailara (Gipuzkoa), "antolakuntza komunistan sakontzea eta autodefentsa proletarioa antolatzea" helburu dituena. "Antolakuntza komunistan sakontzeko" bide horretan, baina, azpimarra egin diote "espazio ezberdinak erabiltzeko beharrari".

Kontseilu Sozialista Deba Bailarak, hain zuzen, behar horri erantzunez jarri du martxan Zubitxako Eskolako proiektua, Bergaran (Gipuzkoa). Urtarrilaren hasieran aurkeztu zuen ekimena; hala, jakinarazi zuen "proletalgoaren interesen alde lanean jarraitzeko" ekin diola Zubitxako Eskolako proiektuari, eta eraikina "hausnarketa eta eztabaida politikorako gune, dinamika kulturalen plaza eta lan sozial zein sindikala gauzatzeko espazio" izango dela.

EGITARAU ZABALA HILABETE HONETAN

Kontseiluko kideak eraikina egokitzen aritu dira azken egunetan, eta hilabete osorako egitaraua antolatu dute. Atzo izan zuten aurreneko hitzordua, ate irekiak eta luncha izan baitziren. Proiektuaren berri eman zieten bertaratu ziren pertsonei.