AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/03/27 07:57

Zumaiako (Gipuzkoa) Etxape Zentro Sozialistan, errefortzu-eskolekin edo soldatapeko lanari zein etxebizitzari buruzko aholkularitzarekin jarraitzeaz gain, dinamika berri bat jarriko dute martxan: zinemaz eztabaidatzeko saioak egingo dituzte datozen hilabeteetan. Zenbait film ikusteko aukera egongo da Etxapen, eta, emanaldien ostean, bakoitzeko edukia lantzeko eta iritzia partekatzeko tartea egongo da.

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak zehaztu ditu jada lehenengo hiru saioetarako filmak: Stéphane Brizéren En guerre, Chloé Zhaoren Nomadland eta Ken Loachen Sorry we missed you. Gaur izango da lehenengo saioa, 20:00etan, En guerre lanaren inguruan. Nomadland apirilaren 11n landuko dute, eta Sorry we missed you, berriz, maiatzaren 9an. 19:00etan izango dira azken bi emanaldi horiek.

Eztabaida-saioak aberasteko, film bakoitzari lotutako irakurketa gomendio batzuk ere egingo dituzte. Esteka honetan daude En guerre filmaren inguruan gogoeta egiteko gomendatutako hainbat testu.

EZ DAGO IRUZKINIK