AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/12 09:15

Boixos Nois talde faxistako hamabi kide atxilotu zituzten atzo Herrialde Katalanetako zenbait herritan, tartean, Bartzelonan. Bartzelona futbol taldeko zaletu faxistak biltzen dituen kolektiboetako bat da Boixos Nois, eta eraso faxista bat egin zuten Iruñean (Nafarroa) 2022ko azaroan, Osasunak eta Bartzelonak indarrak neurtzeko partidaren aurretik.

Iturrama auzoan dagoen Ezpala taberna eraso zuten Bartzelonako faxistek, makilak eta bengalak erabilita, besteak beste. 20-30 pertsona inguru bertaratu ziren Ezpalara, hainbat ibilgailutan antolatuta, arratsaldeko 17:00ak aldera. Taberna erasotzeaz gain, gutxienez pertsona bat zauritu zuten. Minutxu gutxian egin zuten erasoa.

Osasunako zaletuen ohiko topalekuetako bat da Ezpala taberna, gogorarazi dutenez.

EZ DAGO IRUZKINIK