AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Patxi Ruizekin elkartasunez egindako elkarretaratze bat, Ordizian, 2020an.
2025/12/16 13:08

Patxi Ruiz preso politikoak hilaren 9an ekin zion gose greba bati, Iruñeko (Nafarroa) kartzelan preso dauden pertsonei ematen dieten osasun-arreta penagarria salatzeko. Bere hurbilekoek gaur jakinarazi dutenez, gaur eman du amaitutzat baraualdia, zazpi egunez luzatu eta gero. Laster emango du arrazoien berri, haien esanetan.

Ruizek etengabe salatu du espetxeko osasun-arreta falta, eta hainbat protesta-ekintza egin ditu azken hilabeteetan. Joan den azaroaren 30ean, baina, Iruñean preso zegoen andre batek galdu zuen bizia, birikako gaitz baten ondorioz antza. Hori dela-eta, berriz jo zuen protestara preso politiko txantrearrak, kartzelako mediku falta salatuz.

Nafarroako Salhaketak azaldu duenez, asteburuetan, mediku bat bera ere ez da egoten presondegian, eta "prestakuntza espezifikorik ez duten funtzionarioak dira erizaintzako modulura bideratzea edo medikuari espetxera joateko eskakizuna baloratzen dutenak".

EZ DAGO IRUZKINIK