AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / VilaWeb
2025/02/20 09:28

Marseillako epaitegi batek Frantziako Estatua zigortzea erabaki du, Yvan Colonnaren erailketari lotuta: 75.000 euroko kalte-ordainak eman beharko dizkio preso politiko korsikarraren familiari, kasuan "estatuaren azken instantziari leporatu ahal zaizkion disfuntzio garrantzitsu batzuk" identifikatu baititu epaileak. Colonnaren senideek kereila bat aurkeztu zuten, presoa ez zutela modu egokian zaindu argudiatuz, eta arrazoia eman die epaileak: ebatzi du agintaritzek ez ziotela zaintza egokia bermatu.

Orain dela ia hiru urte galdu zuen bizia militante korsikarrak, 2022ko martxoan, Arlesko kartzelan beste preso batek egindako erasoaren ondorioz. Colonna espetxeko gela batean kirola egiten ari zela, funtzionario batek lagunduta sartu zen erasotzailea; mantenu-lanak egitera, ustez. Gelako atea ixtean, korsikarra itotzen saiatu zen presoa, eta larriki zauriturik utzi zuen: hiru astez egon zen koman Colonna, baina hilabete horren bukaeran hil zen. 61 urte zituen, eta biziarteko espetxe-zigor bat betetzen ari zen bere militantzia politikoagatik.

Marseillako epaileak emandako sententziak Colonnak pairatutako "sufrimendu fisiko handiari" erreferentzia egiten dio. 2003an kartzelaratu zuten, eta askotan eskatu zuen Korsikako espetxe batera lekualda zezatela. Agintaritzek, ordea, behin eta berriz egin zioten uko eskaerari.

EZ DAGO IRUZKINIK