AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/11/07 12:37

Vito Quilesek lehen aldiz onartu du kanpoko finantzaketa jasotzen duela Espainiako Estatuko unibertsitateetan egiten ari den bira polemikorako, baina uko egin dio mezenasak nor diren jakinarazteari. La Bandera hedabide digitalean egindako elkarrizketa batean, agitatzaile faxistak honako hau adierazi zuen: "Tourraren kanpoko finantzaketa badago, baina finantzaketa pribatua da. Beraz, hor amaitzen da gaia".

Quilesi zuzenean galdetu diote finantzatzaileei buruzko espekulazioen inguruan (CNI, Atenea, Espinosa de los Monteros edo PP bezalakoak aipatu izan dira), baina ez du izen zehatzik eman. Bere esanetan, "enpresa batzuek, nolabait, kausa hori babestu nahi izan dute; interesgarria iruditu zaie, egiten dudanarekin bat egiten dute".

Bere opakutasuna defendatu zuen argudiatuz ez dela "kargu publiko bat", ez dela "jendearen zergetatik bizi" eta ez dela "aprobetxategi bat, alderdi politikoak bezala". Honakoa gaineratu zuen irmo: "Eta, benetan, ez dut uste nire finantziazioa nondik datorren azaldu behar dudanik".

Finantziazio misteriotsu horri esker, campusetako ekitaldiak ez ezik, joan-etorrietan laguntzen dion bizkartzain-talde bat ordain dezake Quilesek. Faxistaren arabera, "bakoitzak ahal duen moduan finantzatzen du, uzten dioten bezala; ezagutzen duen jendearekin, dituen eta dauden kontaktuekin". Horrela, ez du xehetasunik eman bere jarduera politikoaren oinarri diren funtsen jatorri zehatzari buruz.

EZ DAGO IRUZKINIK