AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/08/27 09:20

Ofentsiba Nazionalsindikalistarako Batzarren Espainiako Falangeak (FE de las JONS) Gasteizen (Araba) mobilizatzeko saiakera egingo du urriaren 12rako. Egun horretan izaten diren ospakizun faxisten barruan, sare sozialetako Falange Vasca kontuak iragarri du Arabako hiriburuan egin nahi duela mobilizazio bat, nahiz eta ez duen deialdi zehatzik argitaratu momentuz: "Urriaren 12an hitzordu bat duzu. Bertaratu". Deialdiarekin batera zabaldutako kartelean, "Gora Espainiaren batasuna" leloa irakur daiteke, bandera espainiar baten gainean idatzirik.

Urte honen hasieran, berriz jarri zuten martxan Falange Vasca kontua X-n, hainbat urtez geldirik izan ostean. Gainera, kontu berri bat sortu zuten Instagramen, nahiz eta ez duten argitalpenik egin joan den martxotik. "Euskal abertzale talde handi batek ibilbide berriari ekin dio JFErekin [Espainiako Gazte Falangistak]", zioen talde faxistak urtarrilean, eta "errekonkista berri baterako proiektua" aldarrikatu zuen.

EZ DAGO IRUZKINIK