AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Legal Today
2023/07/07 09:37

Vox alderdi faxistaren helegite batetik abiatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Udal Legea aztertu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, Luis Garrido epaileak gidatuta. Zehazki, idatzizko agiri eta gainerako testuak egiteko orduan, udalek euskara lehenestea eskatzen duen artikulu bat (Udal Legearen 6.2 artikulua) ikertu du auzitegiak, eta horri buruzko epai bat eman du jada: indargabetu egin du artikulua, Espainiako Konstituzioa urratzen duela iritzita.

Udal Legearen 6.2 artikuluaren bidez, hain justu, EAEko udalei bide ematen zaie, hartzaileek euskaraz dakitela irizten bada, udaletako barne-deialdiak, mozioak, gai-zerrendak eta bestelako testuak soilik euskaraz idazteko.

Auzitegiaren esanetan, artikulu horren bidez, udaletako testu horiek gaztelaniaz ere sor daitezen, argudiatu egin behar da norbaitek ez dakiela euskaraz. Horrek bi hizkuntzen arteko "oreka linguistikoa" urratzen duela eta gaztelania erabiltzeko "baldintzak" ezarri behar direla iritzi dio auzitegiak. Nabarmendu du, izan ere, erakunde publikoek ezin dutela "lehenetsi" hizkuntza "koofizial" bat, eta halakotzat daukate euskara.

Garrido epailearen ustez, artikuluak "arrazoirik gabe murrizten du herritarrek administrazioarekin komunikatzeko erabili nahi duten hizkuntza aukeratzeko eskubidea". Zentzu horretan, 6.2 artikulua ezeztatzeko sententzia eman du jada.

EZ DAGO IRUZKINIK