AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/12/08 13:54

Gaurko egunez, 1998an, faxista batek Aitor Zabaleta erail zuen Madrilen. 28 urte zituen Realeko zaleak, eta Realaren eta Atletico Madrilen arteko futbol partida bat ikustera joan zen hirira. Estadiotik gertu eraso zieten Realeko zaleei BastiĆ³n taldeko faxistek, eta Zabaleta bihotzean sastakatu zuen Ricardo Guerra izeneko faxista batek.

Donostiarraren erailketaren 25. urteurrenaren harira, jardunaldi bat antolatu du Beasainen (Gipuzkoa) Goierriko Kontseilu Sozialistak. 12:00etan hasita, hitzaldi handi bat izan da Goierriko Zentro Sozialistan, faxismoari buruz. Faxismoaren izaeraz eta "atzoko eta gaurko esperientziez" aritu dira saio horretan, hain zuzen ere. Jendetza bertaratu da hitzaldira, eta txiki geratu da Zentro Sozialista.

Gero, toki berean egingo dute bazkari bat, eta Zabaleta oroitzeko argazki bat aterako dute. Iluntzean, berriz, Donostiara (Gipuzkoa) bertaratuko dira: Bultzada taldeak manifestazio bat deitu du gaurko, Zabaletaren omenez eta faxismoaren kontra. Bulebarretik hasiko da mobilizazioa, 19:00etan, eta batzera deitu du Goierriko Kontseilu Sozialistak ere.

EZ DAGO IRUZKINIK