Eraso matxista baten berri eman dute Tuteran (Nafarroa). Joan den asteburuan, 25 urteko emakume bati sexu-erasoa egin zion bere bikotekideak: biktimak goizaldeko 03:00ak aldera eskatu zuen laguntza, eta osasun-etxe batera eraman zuten. Handik zenbait ordura atxilotu zuten erasotzailea; 27 urte ditu.