AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/05/24 08:28

Aurreko astean zehar, bi aldiz atxilotu zuten gizon bat Tuteran (Nafarroa), emakume bati tratu txarrak emateagatik eta harengandik urruntzeko ezarri zioten agindua urratzeagatik. Aurreko ostegunean, hain zuzen, 30 urteko gizon horren partetik tratu txarrak jasan zituen emakumeak, eta Emakumearen Aurkako Indarkeriaren arloko Tuterako 1. zenbakidun epaitegiak hala erabakita, urruntze-agindu bat jarri zioten erasotzaileari.

Hurrengo egunean, ordea, agindu horri uko egin eta emakumearengana jo zuen gizonak. Berriz atxilotu zuten, eta epailearen esku utzi.

EZ DAGO IRUZKINIK