AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Banu Büyükavci. ARGAZKIA / BR24
2023/09/28 12:03

Alemaniatik deportatuak izateko arriskuan daude Turkiako eta Palestinako bi militante politiko: Banu Büyükavci komunista turkiarra eta Zaid Abdulnasser palestinarra, hain zuzen ere. Perspektive Online atariak azaldu ditu azken asteetan argitara atera diren bi kasu horiek, eta bi militanteen atxilotze-arriskuaz ohartarazi du.

Büyükavci ezaguna du Alemaniak, 2020an epaitu baitzuten Munichen. Prebentziozko kartzelaldia luzatu zenez, ordea, aske geratu zen. TKP/ML antolakunde komunistako kide arduradun izatea leporatu zioten, beste bi pertsonarekin batera. Orain, Büyükavci deporta dezatela eskatu du Bavierako Asilorako eta Aberriratzeko Estatu Bulegoak, "Alemaniako demokrazia eta ordena publikoa arriskuan" jar ditzakeela iritzita. Duela bi urte ere egin zuten saiakera bat hura Alemaniatik kanporatzeko, baina deportazioaren kontrako elkartasun kanpaina indartsu bat izan zen, eta azkenean ez zuten bota.

Bestalde, Zaid Abdulnasser dago deportatua izateko arriskuan. Preso palestinarrekiko elkartasuna antolatzeko borrokan aritzen da, eta bizileku-baimena ukatu nahi diote Alemanian. Erabaki hori justifikatzeko, Abdulnasserren militantzia politikoari egin dio erreferentzia Migrazio eta Errefuxiatuentzako Bulego Federalak: zehazki, preso palestinarren aldeko Samidoun taldean eta Masar Badil taldean duen parte-hartzea seinalatu du bulegoak.

EZ DAGO IRUZKINIK