Lan politikarako Arabako Lurralde Ordezkaritzak atzo argitaratutako ebazpenaren arabera, baliogabetu egin dute Tubos Reunidos enpresak aurkeztutako aldi baterako lan-erregulazio txostena; haiek azaldu dutenez, dosierrak ez du frogatzen ezartzeko "ezinbestekotasuna".
Koronabirusak eragindako krisialdi sanitario, politiko eta ekonomikoa dela-eta, aurreko asteartean Amurrion (Araba) eta Trapagaranen (Bizkaia) kokatuta dauden lantokietan planto egitea erabaki zuten beharginek, segurtasun arauen urraketengatik. Hala, enpresaburuek produkzioa etetea erabaki eta "ezinbesteko egoera" formulapean hasi ziren aldi baterako lan-erregulaziorako izapideak egiten. Izan ere, Euskal Herriko hainbat enpresek hartutako erabakiari jarraiki, formulazio horrek langileen kaleratzea merkatu eta errazten du.
Eusko Jaurlaritzaren
ebazpena aztertzeko bildu egingo da enpresako zuzendaritza,
hilabateko epea baitu helegitea aurkezteko. Hain zuzen, dosier berria aurkezteko aukera izango dute beste mota bateko arrazoiak
argudiatuz.