AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2.500 pertsona inguru mobilizatu ziren Bilboko kaleetan. Argazkia: Ecuador Etxea
2021/04/12 10:08

Atzo Bilbon (Bizkaia) mobilizatu ziren 2.500 pertsonatik gora, Tubacex enpresak iragarritako kaleratzeen aurka eta Tubacexeko langileekin elkartasunez. Enplegu-erregulazioko espediente berri bat aurkeztu zuen enpresako zuzendaritzak, Laudioko (Araba) eta Amurrioko (Araba) lantegietako 129 beharginen kaleratzeak jasotzen dituena.

Apirilaren 15erako daude aurreikusita kaleratzeak, baina horien aurka borrokan jarraituko dutela jakinarazi dute langileek. 60 egun daramatzate greban.