AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/02/19 12:05

Aurreko astean egin zuten agerraldi bat Trintxerpeko (Pasaia, Gipuzkoa) Escalerillas blokeko bizilagunek eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak. Jakinarazi zuten etxegabetuak izateko arriskuan daudela etxebizitza-bloke horretan bizi diren hamabi familia, eraikina eraitsi eta merkantziak garraiatzeko trenbide bat eraiki nahi baitute bertan Pasaiako Portuak eta Euskal Trenbide Sareak.

Borrokari ekin diote, beraz, Escalerillaseko bizilagunek eta eskualdeko Etxebizitza Sindikatuak. Joan den astean kalera atera dituzte euren aldarriak: Trintxerpen izan dira jasaten ari diren egoeraren berri ematen, eta etxegabetze masiboaren kontrako aldarria zabaldu dute. Pasaiako Portuari eta Euskal Trenbide Sareari exijitu diote, hala, "etxegabetzearen ardura bere gain har dezala".

Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuko kideek jakinarazi dutenez, "etxegabetze guztien berehalako eta baldintzarik gabeko etetea" eskatzen dute, eta "horren alde antolatzera" deitu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK