AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/02/02 09:04

Udaltzainek eta ertzainek, elkarlanean, hainbat lagun etxegabetu zituzten atzo Tolosan (Gipuzkoa). Bizilagun horiek urtebetez bizi izan dira Iurramendi auzoan, udalaren jabetzako eraikin batean. Atzo, aldez aurreko inolako jakinarazpenik egin gabe eta agindu judizialik erakutsi gabe, etxera bertatatu ziren Ertzaintza eta Tolosako Udaltzaingoa: barruan bizi ziren pertsonak indarrez bota zituzten eraikinetik, eta barruan zituzten gauza guztiak hartzen ere ez zieten utzi.

Etxegabetua izan zen pertsonetako batek azaldu duenez, jakina da urtebetez izan dela eraikin hori euren bizilekua. Hala ere, legez kontra, etxegabetzea gauzatzeko operazioa antolatu du Tolosako Udalak (EH Bildu), eta kale gorrian utzi ditu denak. Udalak ez die, gainera, inolako bizitoki-alternatibarik eskaini eta bermatu.

Tolosaldeko Etxebizitza Sindikatuak seinalatu du "ezkerreko alderdiek etxegabetzeak geratu izanaren propaganda egiten" jarraitzen dutela, baina, bitartean, haiek ere ari direla etxe-kaleratzeak gauzatzen. Beste behin ere, "etxegabetze guztien berehalako eta baldintzarik gabeko etetea" aldarrikatu dute Etxebizitza Sindikatuko kideek.

EZ DAGO IRUZKINIK