AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/11 08:01

Tolosan (Gipuzkoa) aurreko larunbatean izandako eraso faxista baten berri eman du Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak. Militante sozialista bati egin dio eraso faxista talde batek, propaganda euskal nazia jartzen ari zirela, haiei aurre egin zielako: piperbeltz espraia bota zioten begietara kide sozialistari, eta alde egin zuten.

Faxistak kaleetan ipintzen ari ziren pegatinek euskal "odolaren" aldeko eta pertsona migratzaileen kontrako mezuak zituzten, euskara hutsean; besteak beste "Europaren alde borrokatzeko, odolaren deia". "Erreakzioaren gorakadaz eta faxismoaren igoeraz" ohartarazi du Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak, baita "Europan eta Euskal Herrian agertzen ari diren talde berriez" ere.

Larunbatean erasotua izan zen militanteak egin bezala, faxismoari aurre egiteko konpromisoa berretsi du Kontseilu Sozialistak: "Argi utzi nahi dugu gure kaleetan ez diegula lekurik utziko. Aurrean izango gaituzte". Hala, "faxismoari bideak ixteko, langile-klasearen batasunaren eta antolakuntzaren beharra" nabarmendu du.

EZ DAGO IRUZKINIK