AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/11/27 21:19

Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak eta Donostiako (Gipuzkoa) Kontseilu Sozialistak aurreko astean jakinarazi zuten huste arriskuan dagoela Gipuzkoako hiriburuko Zentro Sozialista. Sukia enpresaren jabetzakoa da birjabetu eta Zentro Sozialista bilakatutako eraikina, eta espazioa hustu nahi du orain, hamabost pisuko hiru dorre eraiki eta negozioa egin ahal izateko.

Abenduaren 1ean bista bat izango da Donostiako epaitegian, Zentro Sozialistaren kontrako prozedura judizialaren barruan. Bista horren atarian, protesta modura, Sukiak Zentro Sozialista hustu nahi duela seinalatu dute Euskal Herriko hainbat txokotan. Markatu egin dituzte enpresaren hainbat egoitza eta propaganda-taula; esaterako, Tolosan (Gipuzkoa), Beasainen (Gipuzkoa), Zumaian (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Berangon (Bizkaia) eta Getxon (Bizkaia).

Egoitzetan egindako margoketetan, "Sukiak desalojatu egiten du", "Zentro Sozialistak aurrera" eta "Donostiako Zentro Sozialista defendatu" mezuak irakur daitezke, besteak beste.

EZ DAGO IRUZKINIK