AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/11/27 12:56

Gaur goizean urrundu dituzte Soto del Realera Gaizka Astorkizaga Fito eta Valentina Morisolli, haien gertukoei jakinarazi dietenez. Basaurin (Bizkaia) zuten preso Astorkizaga eta Zaballan (Araba), aldiz, Morisoli.

Iragan asteazkenean, hilak 18, eraman zituzten atxilo biak. COVID-19ari lotutako protokoloak direla eta, gaurko egunera arte izan dituzte bakartuta; hala, ez dute kontakturik izan ez hurbilekoekin, ezĀ  abokatuekin. Konfinamendua amaitu bezain pronto tokialdatu dituzte bi preso politikoak, bisitak izateko aukera ukatuz.

Kalteak eragitea, "terrorismoa goratzea" eta "talde armatuarekin kolaboratzea" leporatzen diete Astorkizagari eta Morisoliri.

EZ DAGO IRUZKINIK