AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / La Voz de Galicia
2023/11/24 18:57

Soldatapeko langileena da, oro har, laneko indarkeria eta jazarpena jasateko aukera gehien duen taldea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (OIT gaztelaniaz) Laneko indarkeria eta jazarpen esperientziak txostenaren arabera. Mundu osoko soldatapeko langileen %23k jazarpena edo biolentzia fisiko zein psikologikoren bat jasan du bere lanaldian azken bost urteetan. Orokorrean, soldatapean jarduten duten langileek autonomoak direnek baino %2,2 aukera gehiago dituzte biolentzia hori jasateko, eta emakumezkoen artean, autonomo gisa jarduten dutenek baino %6 aukera gehiago.

Mundu osoko soldatapeko langileen %23k jazarpena edo biolentzia fisiko zein psikologikoren bat jasan du bere lanaldian azken bost urteetan

Munduko Bankuaren datuen arabera, munduko emakumeen soldatapekotze-tasa %53koa da; gizonezkoena, aldiz, %78koa. Bada, hala ere, soldatapeko emakumeek gizonezkoek baino %2,5 aukera gehiago dituzte, batez beste, lanean indarkeria edo jazarpena jasateko.

Genero arteko ezberdintasunik handiena Amerikako kontinentean dago. Izan ere, bertan soldatapean aritzen direnen artean, emakumeek gizonezkoek baino %8,8 aukera gehiago dituzte indarkeria edo jazarpena pairatzeko. Bigarrenik Arabiako estatuak daude (%7,2) eta, hirugarren postuan, Europa (%4,3).

%6,3k indarkeria edota jazarpen sexuala ere jasan dituzte, horien gehiengo zabala emakumeak izanda

Soldatapeko langileen laurdenak jasaten duten indarkeria fisikoaz zein psikologikoaz gain, %6,3k indarkeria edota jazarpen sexuala ere jasan dituzte, horien gehiengo zabala emakumeak izanda. Amerikan, ehuneko hori %29,3ra heltzen da. Are gehiago, OITren txostenaren arabera, emakume gazteek indarkeria sexual hori pairatzeko aukera bikoitza dute, eta emakume migratuek lau bider handiagoa.

Indarkeria edota jazarpen sexuala jasan dutenen %60k baino gehiagok aitortzen dute behin baino gehiagotan jasan behar izan dutela hori, baita egin dieten azken erasoa azken bost urteotan gertatu dela ere.

Emakume gazteek indarkeria sexual hori pairatzeko aukera bikoitza dute, eta emakume migratuek lau bider handiagoa

EZ DAGO IRUZKINIK